• on eKin

    Dietetika eta nutrizioan espezializatutako zentroa.
    Kontsulta presentzialak eta online.

    NORTZUK GARAZERBITZUAK
  • on eKin

    Dietetika eta nutrizioan espezializatutako zentroa.
    Kontsulta presentzialak eta online.

    NORTZUK GARAZERBITZUAK

ON EKIN NUTRIZIOA

Zure Osasuna Elikatuz

On eKin-en, elikadura eta nutrizioan adituak gara. Elikatzeko modua kontzienteago eta osasuntsuago egiten ikas dezazun laguntzen dizugu; horretarako, plan pertsonalizatua egingo dizugu heziketa nutrizionala oinarritzat hartuz. Jatekoaz disfrutatu nahi baduzu eta, aldi berean, osasuntsu egon ibilbideaz gozatuz, hau izan daiteke zure lekua, geratu nahi duzu?.

Osasuntsu jaten irakatsi beharrean,

osasuntsu jaten ikasten lagunduko dizugu.

Nortzuk Gara

Andrea Larrea

Andrea Larrea

EUS 00298

Nutrizio eta Dietetika graduan graduatu ondoren Bartzelonan Coaching Nutrizionalari buruzko ikastaro bat egin nuen Nutritional Coaching-en eskutik. Horrek guztiak, nutrizio arloan beste modu batera lan egin daitekeela erakutsi zidan. Elikadura osasuntsuak amaiera datarik gabeko ohituren aldaketa du oinarri, baliabideak eskainiz, elkarlan prozesua amaitzen denean, nork bere kabuz jarraitu dezan.

Proiektu honen bidez, helburua ahalik eta jende gehienari nutrizio arloan beste ikuspegi bat erakutsi eta irakastea da. Horretarako kontsultan, elikagaiekin duzun harremana hobetzen lagunduko dizut, zure helburua eta ekintza plana definitu ditzazun eta zure behar eta egoeretara egokituz. Beti ere, elikagaiekin disfrutatuz.

Nahia Zeziaga

Nahia Zeziaga

EUS 00299

Betidanik garbi izan dut pertsonekin lan egin nahi nuela eta horregatik eta elikagaien mundua asko gustatzen zaidalako aukeratu nuen Giza Nutrizio eta Dietetikako gradua, jendeari elikadurarekin duen harremana hobetzen laguntzeko. Gradua amaitu eta berehala konturatu nintzen etengabeko formakuntza beharrezkoa dela zerbitzu onena eskaintzeko eta horregatik ikasten jarraitzen dut.

Nire ikasketa prozesuan zehar konturatu naiz elikagai osasuntsuekin asko gozatu daitekeela sekulako janak prestatuz. Afizio hau ofizio bihurtzeak jendeari honen berri ematea ahalbidetzen dit, denon eskubidea baita jaten disfrutatuz sano egotea posible dela jakitea.

Gure errezetak

Harremanetan jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?. Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2018 - On Ekin nutrizioa eta dietetika