Etxean egindako txokolate eta hurren krema

Ze gustokoak ditugun txokolate eta hurrekin egindako krema komertzialak… Baina ba al zenekiten etxean potentzia handiko irabiagailu batekin egitea oso sinplea dela? Osagaiak nahastu eta pazientzia izatea da gakoa.

Probatu nahi?

Osagaiak:

  • Hurrak 2 katilu.
  • 1/4 katilu kakao hauts
  • 1 katilu esnea
  • 3-4 datil

Nola egin:

  • Lehenengo eta behin, datilak eta hurrak txikitu ore bat lortu arte.
  • Ondoren, kakao hautsa eta esnea gehitu eta irabiatu.
  • Ehundura leundu nahi bada, esne gehiago gehitu.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2018 - On Ekin nutrizioa eta dietetika