Description
Egunerokotasunean erabiltzeko diseinatutako tote poltsa. Oso erabilgarria egunerokoan erabiltzen ditugun objektu pertsonalak eramateko. Gainera diseinuaren bidez esanahi berezi bat eman nahi izan nahi diogu: Lorontzi batean hazten ari den landare bat erakutsi nahi izan dugu. Goiko aldean hosto berriak ateratzen ari direla ikusteak, landarea osasuntsu eta hazkunde betean dagoela esan nahi du. Oinarria lorontziko hazia du, eta bide osasungarrirako abiapuntu bakoitza desberdina dela dakigunez, lorontziaren forma bera ez da erakutsi, bakoitzak eman diezaiola forma lorontziari bere buruan. Hostoez gain, fruitua ere adierazi nahi izan da borobilen bidez, izan ere, bide osasungarrian fruitua ikusten dugunean, motibazioa eta ilusioa ere handitu izan ohi dira eta. SELFCARE hitzarekin lagundurik dago, gure burua alderdi guztietan (fisikoki, psikologikoki) zaintzearen garrantziari egiten dio erreferentzia.