On Ekin Nutrizioa
Andrea Larrea (EUS00298) eta Nahia Zeziaga (EUS00299) gara, dietista-nutrizionistak. Gure lana elikadura ohiturak hobetzen ikasteko prozesuan laguntzea da, horretarako elikadura plan pertsonalizatua prestatzen dizugu eta, bide hori errazagoa izan dadin, tresna desberdinak eskaintzen dizkizugu.
Elikatzen ikasten laguntzeaz gain, motibazioa lantzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, bide honetan guztian irribarrea ez galtzeko, pozik egoteko, zu ondo sentitzeko eta, batez ere, nahi duzun hori lortzeko gai zarela jakiteko.
REAL FOOD filosofiari jarraitzen diogu, hau da, elikatzeko benetako elikagaiak soilik erabiltzea eta ez hauek ordezkatzeko produktuak.
Eta inoiz ez da ahaztu behar hau ez dela momentu konkretu batean egin beharreko aldaketa bat, honen helburua da bizitza guztian baliagarriak izango diren ohitura osasungarri batzuk menperatzea.