Heziketa nutrizionala
Ondo jaten ikasi nahi al duzu? Zure beharrizanak zeintzuk diren ezagutu eta elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den azalduko dizugu, baita ohitura osasuntsu horiek zure egunerokotasunean nola sartu ere.
Hemen protagonista zu izango zara eta gu prozesu horretako zure bidelagun. Lehenengo saioan, zure kasua (gustuak, nahiak, ohiturak, beharrak, egoera…) ezagutu eta lortu nahi duzun helburua definitzen laguntzen dizugu.
Hori guztia aztertuta, zure beharrizanak zehazten ditugu eta, hortik abiatuta, zuretzako estrategia plana diseinatu, beti ere, heziketa nutrizionala oinarritzat hartuz eta elikagai errealen kontsumoa sustatuz.
Hemen dituzue ESKURAGARRI dauden tailerrak, izena emateko egin klik argazkian!