Tomate eta arrautza tosta

Baduzue gosaltzeko ohiturarik? Zer jaten duzue?

Guk gaur tosta berezi hauek gosaldu ditugu. Egia esan ez dute errezeta beharrik, lau osagai bata bestearen gainean jarri eta prest dauzkagu, baina askotan ideiak direnez falta direnak, hementxe uzten dizuegu zuen inspirazio iturri izango delakoan.

Ondo izan!

Osagaiak:

  • Bi ogi integral zati
  • Tomate erdia
  • Arrautza bat
  • Errukula pixka bat
  • Sesamo haziak

Nola egin:

  • Lehenengo, ogia txigortuko dugu. 
  • Bitartean, tomate erdia birrinduko dugu eta zartakin batean arrautza kozinatuko dugu.
  • Eginda daudenean, ogi txigortuaren gainean tomate birrindua, gero arrautza eta gainean errukula jarriko dugu.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika