Dilista eta arroz hanburgesak

Haragiarekin egindako hanburgesez gain, probatu dituzue landare jatorriko elikagaiekin egindakoak? Dilista gorriekin, idarrekin, tofuarekin… egindakoak erraz aurkitu ditzakegu gaur egun merkatuan, baina guk gaur dilista eta arrozarekin egindakoak probatu ditugu. Gainera itxuraz, koloreagatik haragizkoak emateaz gain, balio biologiko handiko proteinak izatea lortzen dugu elikagai bi hauek nahastuta.

Osagaiak:

Hanburgesak egiteko:

  • 250g lenteja egosi
  • 100g arroz egosi
  • 1/2 kipula
  • 1 berakatz
  • 1 arrautza
  • Gatza
  • Pipermina
  • Olio txorrotada bat

Tomate saltsa egiteko:

  • 1/2 kipula
  • 1 piper berde txiki
  • 1 azenario
  • 500ml tomate birrindu
  • 2 laurel hosto

Nola egin:

  • Lehenengo, alde batetik lentejak eta bestetik arroza egosiko dugu.
  • Bitartean, kipula eta baratxuria zati txikitan moztuko ditugu.
  • Lentejak eta arroza egosita daudenean bowl batera gehituko dugu dena eta kipula eta baratxuri txikitua, arrautza, gatza eta pipermina ere gehituko ditugu.
  • Osagai guztiak koilara baten laguntzarekin nahastuko ditugu eta ore homogeneo bat eginda dagoenean, ore zatitxoak hartu eta hamburgesa forma emango diogu.
  • Labeko erretiluan jarriko ditugu hanburgesak olio pixka bat gainetik botata eta 25 minutuz 200ºC-ra kozinatuko ditugu.
  • Bitartean tomate saltsa egingo dugu, horretarako, kipula erdi, azenario bat eta piper berde txiki bat zatitu, olioarekin salteatu eta gainean tomate birrindua gehituko diogu. Pixka bat berotu eta dena irabiatuko dugu tomate saltsa egiteko.
  • Azkenik, tomatea zartagin batera gehitu, hanburgesak eginda daudenean bertara gehitu eta bi laurel hostorekin beste 15 minutuz berotuko ditugu.

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika