Patata gisatuak kongrioarekin

Ze eratara kozinatzen duzue arraina?

Guk normalean, labean egiteko ohitura dugu eta izokina bada plantxan. Baina kongrioa patata gisatuekin ondo gelditzen dela entzunda genuenez probatzera ausartu gara! Eta egia esan ikaragarria dago!

Probatu nahi?

Osagaiak:

Arrainaren salda egiteko:

  • Kongrioaren burua edo hezurrak
  • 1 kipula
  • 1 azenario
  • 1 porru
  • 1,5L ur
  • Gatz pixka bat

Arraina egiteko:

  • 300g kongrio
  • 30og patata
  • 1 kipula
  • 1 baratxuri hagin
  • Perrexil pixka bat
  • 400ml arrain zopa
  • Oliba olio pixka bat

Nola egin:

  • Lehenengo eta behin, arrainaren salda egingo dugu. 
  • Horretarako, olio pixka bat botako dugu lapiko batera, berotu eta bertara kipula, azenarioa, porrua eta arrainaren burua edo hezurrak gehituko ditugu eta pixka bat sueztituko dugu.
  • Ondoren, ura eta gatza gehituko dizkiogu eta 30 minutu inguruz utziko dugu su bajuan egiten.
  • Salda prest daukagunean, arraina egiteko prozedurarekin hasi gaitezke. Horretarako,baratxuria, kipula eta perrexila zatitxotan moztuko ditugu eta olioarekin sueztituko ditugu.
  • Ondoren, patatak zuritu eta zatituko ditugu eta bertara gehituko ditugu arrainaren saldarekin batera eta 15 minutuz utziko ditugu patatak pixka bat bigundu daitezen.
  • Azkenik, kongrioa gehituko dugu bertara eta beste 10 minutuz egosten utziko dugu.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika