Platano xaflak labean

Platanoa gustatzen zaizue? Eta nola kontsumitzen duzue? Egia esan, oso fruta erosoa da egunerokotasunean kontsumitzeko eta batez ere etxetik kanpora jateko. Baina guk gaur beste modu batera probatu dugu. Labean erreta! Pikoteo momentuetarako aukera bat gehiago da!  Probatu nahi?

Guk gaur jogurta naturalarekin nahastu dugu baina bakarrik jateko ere aukera paregabea da!

Osagaiak:

  • Bi platano
  • Kanela pixka bat.

*Aurkezteko jogurt naturala eta sesamo haziak gehitu ditugu.

Nola egin:

  • Lehenengo, platanoa zuritu eta mandolina baten laguntzaz xaflatan moztuko dugu. 
  • Ondoren, labeko erretiluan jarriko zabalduko ditugu xaflak eta nahi izanez gero ukitu desberdina emateko kanela botako diogu gainetik.
  • Labean sartuko dugu 20 minutuz 200ºC-ra.
  • Hozten utzi eta prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika