Oilasko papar bilkariak

Haragia eta konkretuki oilaskoa plantxan, labean, egosita, birrineztatuta… jateko ohitura dugu baina ez geneuzkan probatuta, bilkari forma emanda eta hainbat osagaiez betetakoak.

Eta egia esan asmatu dugu! Probatu nahi?

Osagaiak:

  • Lau oilasko papar xerra fin
  • 125g Mozzarella gazta
  • 4 tomate cherry
  • 4 albahaka hosto
  • 1 patata
  • 1 piper gorri
  • 1/2 kipula
  • Olioa
  • Gazta
  • Mostaza (aukerazkoa)

Nola egin:

  • Lehenengo, osagai guztiak prestatuko ditugu.
  • Kipula eta piperra juliana eran moztuko ditugu, cherry tomateak bakoitza lau zatitan, mozzarella gazta bola ere lau zatitan eta patata laminatan.
  • Piperra, kipula eta patata, labeko erretiluan jarriko ditugu olio pixka batekin eta labean sartuko ditugu, 15 minutuz 180ºC-an.
  • Bitartean, muntaketarekin hasiko gara. Horretarako, oilasko paparra behean jarriko dugu eta honen gainean, mozzarella gazta, cherry tomatea eta albahaka kokatuko ditugu eta guztia biribilkatuko dugu osagai horiek oilaskoaren barnealdean gelditzen diren arte.
  • 15 minutu igaro ostean, labetik erretilua atera eta bertan oilasko bilkariak jarriko ditugu eta gainean mostaza pixka bat jarri ostean labera sartuko ditugu 10 minutuz 180ºC-an.
  • Denbora hori pasatakoan prest izango dugu gure errezeta.

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika