Azalore bechamelarekin egindako lasagna

Gaur irinik gabeko bechamelarekin egindako lasagna honen errezeta aurkezten dizuegu!!

Azalorearekin egin dugu bechamela eta egia esan ez dauka azalore zaporerik, beraz barazki hau gustoko ez duzuenontzat ere aproposa da!

Probatu nahi?

Osagaiak:

  • 1 kalabazin
  • 1 berenjena
  • 50g lakoi
  • 1 azalore
  • 1/2 kipula
  • 250ml esne edo edari begetal
  • 100g mozzarella gazta
  • 250g tomate birrindua
  • 15 ml oliba olio

Nola egin:

  • Lehenengo, kalabazina eta berenjena xaflatan moztuko ditugu mandolinarekin eta plantxan egingo ditugu olio pixka batekin bigundu daitezen.
  • Bitartean, azalore bechamela egingo dugu.Horretarako, lapiko batean, azalorea, baso bete ur eta baso bete esne jarriko dugu (likidoak azalorea gainditu behar du). 30 minutuz egosiko dugu. Ondoren, gazta birrindua, gatza eta olioa gehitu eta dena birrinduko dugu bechamel ehundura izan arte.
  • Aurreko osagaiak prest ditugunean, lasagna muntatzen hasiko gara. Horretarako, erretilu baten oinarrian bechamel eta tomate birrindu estalki bat jarriko dugu eta gainean kalabazin, berenjena, kipula eta lakoi laminak eta berriz errepikatuko dugu prozedura hori bakoitzeko bi kapa izan arte.
  • Gainean guztia estaltzeko azken bechamel estalkia jarriko diogu eta azkenik mozzarella birrindua.
  • Lasagna muntatuta izango dugu beraz labean sartuko dugu 180ºC-an 25 minutuz eta grill funtzioan 10 minutuz.

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika