Aldaketa egin edo gaudenetan geratu?
Askotan gure egunerokotasunean aldaketak egin nahi ditugu baina ez aurrera ez atzerako puntu batean geratzen gara geldi. Egoera horietan zaudetenontzako erreminta erabilgarri bat azalduko dizugu gaurkoan: @nutritionalcoaching-en balantzaren erreminta.
Honakoa egitea proposatzen dizuegu: hartu paper bat eta boligrafo bat eta idatzi eta hausnartu:
Zein da aztertzen ari naizen aldaketa hori?
Zaudenetan geratzearen alde positiboak zeintzuk dira?
Zeintzuk dira aldaketa hori egitearen alde positiboak? Zer onura izango ditut horiek lortzean?
Eta kontrara,zaudenetan geratzearen alde negatiboak zeintzuk dira?
Azkenik, zeintzuk dira aldaketa hori egitearen alde negatiboak?
Lagungarria egin zaizu erreminta? Erabaki hartzeko orduan lagungarria iruditzen zaizu? Kontaiguzu.