Masusta eta ahabizko izozkia

Izozkiak jateko ohitura handiena udan dugun arren, gogoa badago eta gustuko badugu berdin da urteko zein momentutan jan. Eta askotan “izozkia” hitzak produktu ez osasungarri bat ekartzen digu gogora, baina ez dauka zertan izan! Zer deritzozue aukera honi? Bost minutu baino gutxiagoan egiteko zerbait da eta benetan merezi duela!

On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango

Osagaiak:

  • Masustak
  • Ahabiak 

Nola egin:

  • Masusta eta mugurdiak izozkailuan sartu. 
  • Zortzi orduren buruan atera eta irabiagailuan irabiatu. 
  • Izozkiaren ehundura handiagoa lortu nahi badugu, hobe izozkailutik atera eta denbora pixka batez urtzen uztea, osterantzean izotz-edari ehundura izango du.

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika