Babarrun eta kurkuma patea edo hummusa
Probatu duzue nozbait landare jatorriko paterik? Adibidez babarrunekin egindakoa aukera egoki bat da. Aproposa da eguneko edozein momentutarako, goizean gosaltzeko ere hartu dezakegu elikagai gaziak gustatzen bazaizkigu eguneko momentu horretan. Normalean txitxirioekin egiten da hummusa baina babarrunena probatu dugu eta oso zaporetsua da. Gainera horrela aldatzen joan gaitezke eta lekale ezberdinekin probatu. Kalitate oneko proteinak ematen dizkigute landareek eta betiko lapikozko errezetak prestatu beharrean modu berri bat litzake hau elikagai talde hau jateko. Animatuko zinake probatzera?