Tomate betea

Nola jaten duzue normalean tomatea? Entsaladan, pistoan, labean arrainarekin batera… Probatu duzue inoiz gaztaz eta perretxikoz betetako tomatea? Egia esan tomate zaporetsu bat aukeratu ezkero, uda garaikoak, berdin dio barrutik zer jartzen diozun, edozein modutara egongo da goxoa. Guk horrela probatu dugu eta ikaragarri gustatu zaigu baina seguru edozein elikagai sartuta ere ezinhobea gelditzen dela. 

On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango

Osagaiak:

  •  Tomatea
  • Perretxikoak.
  • Mozzarela gazta.
  • Gatza
  • Oliba olioa

Nola egin:

  • Tomatea, gazta eta perretxikoak xafletan moztu.
  • Perretxikoak salteatu.
  • Tomate xerrak plantxan egin olio pixka batekin.
  • Gazta eta perretxikoak tomate xerran gehitu eta listo.

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika