Soja texturizatuz beteriko alberjiniak
Normalean jende askok ohitura du alberjinia beteak prestatzen dituenean haragi birrinduz betetzeko. Baina badago beste aukera bat azken aldian oso modan jarri dena haragia erabili beharrean soja texturizatua erabiltzearena. Hau soja irinaz egindako produktu bat da. Nahiko ondo imitatzen du haragiaren ehundura eta zaporea, eta landare jatorriko proteinak jateko modu bat da haragiaren kontsumoa pixka bat murriztuz. Gaur egun, gure gorputzak behar duena baino okela gehiago jaten baitugu. Probatu al duzue sekula sojaren deribatu hau?