Erromaneskua bexamelarekin
Nola sukaldatzen dituzue barazkiak? Ezagutzen duzue barazki guztiak gorroto dituela dioen jendea? Askotan normala da horrela pentsatzea, beti barazki berdinak ezagutu izan baditugu eta sukaldatzeko modu berdinak erabiltzen baditugu. Baina sukaldaritza teknika ugari egoteaz gain (labean, salteatuta, lurrunduta, wokean…), konbinazioak ere aldatu daitezke, beraiekin batera jartzen ditugun elikagaiak aldatuz.
Zer iruditzen zaizue konbinaketa hau?