Tomate zopa

Badaukazue ohitura tomate zopa egiteko? Guk egia esan ez geneukan inoiz probatuta, baina nolako erraza den deskubritu dugunetik, ziur gaude ohitura gisa hartuko dugula hau noizean behin afaltzea.

Nola egiten den jakin nahi?

Osagaiak:

  • 2 baratxuri
  • 125g tomate birrindu
  • 50g fideo integralak
  • 500ml ura
  • Gatza

Nola egin:

  • Lehenengo, baratxuria zatitxotan moztuko dugu eta lapikora olioa gehituko diogu. 
  • Baratxuria bertan salteatuko dugu kolore marroixka hartu arte eta kolore hori hartutakoan tomate birrindua gehituko diogu.
  • Buelta pare bat eman dena nahastu arte eta ura gehituko diogu.
  • Ura irakiten hasten denean, pasta gehituko diogu, fabrikatzaileak adierazten duen denboran egosten izan eta prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika