Florencia aurora bizkotxoa

Errezeta osasungarri bat, kalitatezko osagaiak erabilita egitea lortu daiteke, baina horrek ez du esan nahi, nahi dugun beste jan dezakegunik. Nahiz eta egokia izan, kontuan hartu behar da zenbat jaten dugun. Errezeta hau ORASKA ogiak emandako irinarekin egin dugu. “Florencia aurora” izeneko gari barietate bat da erabili duguna eta errezeta goxoak egiteko oso ondo gelditzen da.

Probatu nahi?

Osagaiak:

  • 1 jogurta naturala

  • 3 arrautza

  • 225g florencia aurora irina

  • 6 datil

  • 120ml oliba olio

  • Legami zorrotxo bat

  • 6 intxaur

  • 4 txokolate beltz zati

Nola egin:

  • Lehenik eta behin, datilak uretan utziko ditugu bigundu daitezen errezeta egin baino bi ordu lehenago.
  • Ondoren, osagai likidoak nahastuko ditugu alde batetik (jogurta, arrautzak, olioa) eta solidoak bestetik (irina, legamia intxaur txikituak eta txokolate beltz zatitua).
  • Datilak osagai likidoekin batera birrinduko ditugu eta gero osagai solidoekin nahastuko dugu dena.
  • Horrekin orea egin eta gurin pixka batekin bustitako moldera gehituko dugu nahasketa guztia.
  • Azkenik aurretik berotutako labean sartuko dugu dena 30minutuz 180ºC-ra.

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika