Pasta kalabaza krema eta barazkitxoekin
Badakizue igandeko batch cookingetik soberan gelditu ziren elikagaiak nahastuta sortutako errezeta bat dela hau?
Imaginazio pixka batekin, lau osagai nahastu eta sekula pentsatuko ez genuen konbinazioa lortu dugu, errepikatzeko modukoa!
Egia esan, plater hau zuzenean prestatzera baldin bagoaz, denbora dexente beharko genuke, alde batetik krema, bestetik lurrundutako barazkiak eta bestetik pasta egin beharko genituzkeelako.