Kalabazin eta azenario espagetiak wokean

Askotan, batez ere neguan barazki barietate txikiagoa dagoela, ez zaizue gertatzen beti berdina jaten ari zaretenaren sentsazioa duzuela? Baina nahiz eta barazkia edo produktua bera berdina izan probatu duzue modu desberdinetara kozinatzera? Tontakeria bat dirudi baina ez bazarete errezeta berriak inprobisatzekoak ikusiko duzue nolako aldaketa eman dezakeen osagai berdinen konbinaketa batek!

Osagaiak:

2 pertsonentzat

  • Kipula bat
  • Piper gorri bat
  • Piper berde bat
  • Kalabazin bat
  • Bi azenario
  • 100g ganba
  • Kakahuete eskukada bat
  • Mahaspasa eskukada bat

Nola egin:

  • Lehenengo eta behin kipula eta piperra 5 zm inguruko makiltxo finetan moztuko ditugu.
  • Ondoren, wokean olio pixka bat bota eta bertan salteatuko ditugu ganbatxoekin batera.
  • Bitartean, barazki espirilizatzailearekin kalabazin eta azenario espagetiak egingo ditugu.
  • Kipula eta piperra eginda daudenean, kalabazin eta azenario espagetiak gehituko ditugu wokean. Hauek ez ditugu denbora askoan utziko ur asko isurtzen dute eta. Pixka bat bigundu direnean atera egingo ditugu. Ondoren barazki guztiak nahastu eta soia saltsa botako diegu.
  • Azkenik, platerera zerbitzatu eta kakahuete eta mahaspasak gehituko dizkiogu.

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika