Description
Online nutrizio saio pertsonalizatuak. Lehen saioan elkarrizketa bitartez zure kasua sakontasun osoz aztertuko dugu gero prestatuko dugun plana ahalik eta gehien pertsonalizatu ahal izateko. Horretaz gain, helburua definitzen ere lagunduko dizugu. Bigarren saioan, lehen saioan aztertutako informazio guztiarekin, gomendio pertsonalizatuak emango dizkizugu eta plan nutrizionala definituko dugu. Horrekin batera, beharrezko material guztia eskainiko dizugu. Skype, zoom edota hangout kontu bat eta emaila baino ez dituzu beharko kontsultak egin ahal izateko.
Jarraipeneko saioetan ezarritako helburuen gaineko balorazioa egingo dugu eta zure helburua lortzeko erabilgarriak diren erraminta eta material ezberdinak eskainiko dizkizugu: etiketa nutrizionalen irakurketarako edota planifikaziorako materiala, egunerokotasunerako errezetak, gose emozionala lantzeko erramintak…