Deskribapena
NOLA HOBETU NIRE ELIKADURA EGUNEROKOTASUNEAN? (CLASSROOM)
Zuen egunerokotasuneko elikadura ohiturak hobetzeko irizpide ezberdinak emango dizkizuegu ikastaro honen bitartez. Ikastaro hau hiru bloketan banatuta egongo da: Bloke bakoitzaren barruan beti aurkituko duzue bideo bat azalpen guztiekin eta gero ikastarorako lagungarriak izango diren eduki ezberdinak:
- Lehenengoan elikadura ohitura osasuntsuen oinarria landuko dugu. Elikagai talde bakoitzaren ezaugarriak eta kontsumo maiztasunak ezagutuz.
- Bigarrenean, etiketa nutrizionalak landuko ditugu jakiteko erosketak egitera goazenean zerri jarri behar diogun arreta berezia.
- Azkenik, ikasitako guzti hori praktikan jarriko dugu, nork bere plan nutrizionala osatuz.
GOSARI OSASUNTSUAK (CLASSROOM)
Presentzialki egiten dugun Gosari osasungarrien tailerra online formatura bertsionatu dugu. Zer izango du?
- Gosaria eta honi buruz dauden mito, gomendio, aukera ezberdinak azaltzen diren aurkezpen bideo bat.
- 10 errezeta eta errezeta bakoitza nola egin azaltzen duten bideoak.
- Errezeta liburuxka bat zuek aurrerantzean egiteko errezetak izan ditzazuen.
- Hiru hilabeteko galdera zerbitzua.
- 🆕Berrikuntza moduan heldu zein haurretan gosari osasungarriekin hasteko gakoak azalduko dizkizuegun azalpen bideoa.
GABONETARAKO ERREZETA BEREZIAK (ONLINE ZUZENEAN)
Presentzialki egiten dugun Gabonetako tailerra online formatura bertsionatu dugu eta errezeta berriak prestatuko ditugu bigarren edizioan. Zer izango du?
- Gabonak landu eta urteko sasoi honi aurre egiteko estrategia eta plangintza landuko ditugu eta honi buruz dauden mito, gomendio, aukera ezberdinak azaltzen diren aurkezpen txiki baten bidez.
- 10 Errezeta liburuxka bat zuek aurrerantzean egiteko errezetak izan ditzazuen.
- Zuzenean liburuxkako 4 errezeta egingo ditugu, zuek zuen etxetatik ere errezetak egin ahalko dituzue eta zalantzak argitu.