Ongietorri on eKinen gune berri honetara. Blog honen bitartez zuei lagungarriak izango ahal zaizkizuen gomendio, informazio, baliabideak… partekatzen saiatuko gara beti ere elikadura eta bizi ohitura osasuntsuekin erlazionatuta.
Gai ezberdinak proposatzen joango gara, astero sarrera berri bat partekatuz. Gai konkreturen bat lantzea gustatuko litzaizueke? Zerbaiti buruz interes berezirik duzue? Post honen azpian edota emailez bidali ahal dizkiguzue zuen proposamenak. Gustura asko jasoko ditugu eta.
Hortaz badakizue, hemendik aurrera elikadurari buruzko ezagutza gehiago nahi badituzu, astero zita bat izango duzu on eKinen atal berri honetan.
Mila esker web gunearen beste aldean egoteagatik.