Nola aukeratu zartagin egoki bat?
Osasuntsu jatera goazenean garrantzia handia ematen diogu kalitatezko lehengaiak erosteari, izan ere, hori izango da gero gure gorputzera sartuko duguna; baina, sukaldatzeko erabiltzen ditugun materialei erreparatzen al diegu? Ez al dira elikagaiekin kontaktu zuzenean egongo? Zer gertatzen da itsaspenaren aurkako materialean pitzadurak dituzten zartagiak erabiltzean? Elikagaira partikulak pasa daitezke?
Egia da gaur egun merkatuan mota, tamaina, material eta prezio desberdinetako zartaginak aurkitu ditzakegula eta hori zartagiaren kalitatearekin guztiz lotuta egongo da. Baina zeri jarri behar diogu harreta berezia erosterako orduan? Material bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu, horien artean produktuak arinagoak edota astunagoak bilakatuz erabiltzeko orduan. Baina benetan garrantzitsuena itsaspenaren aurka erabiltzen duten materialaren kalitatea izango da, izan ere horrek oztopatzen du elikagai eta materialaren arteko elkartrukea.
Honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Material toxikorik eta PFOA gabeak.
- Ekologikoak
Guk esaterako, Lacor markako zartagiekin lan egiten dugu eta hauek Withford edota Ilag izen eta bermedun itsaspenaren aurkako materialekin lan egiten dute. Horrek zartagiaren eta elikagaiaren arteko elkarrekintzarik ez egotea bermatzen duelarik. Modu horretan elikagai osasuntsuekin kalitatezko platerak prestatzen ditugula ziurtatuz.
Nola zaindu zartagiak kalitatea mantentzeko?
- Eskuz garbitu, ontzi garbigailuak lehenago hondatzen baitu.
- Tenperatura aldaketa bortitzak ekidin. Sukaldatu ostean hozten utzi garbitu aurretik.
- Zartagia pitzatzen ez duten sukaldeko tresnak erabili, esaterako egurrezkoak edota silikonazkoak.
Eta zuek, garrantzia ematen diozue zartagien kalitateari?