Endibia beteak

Asko dira ideia faltan gauden egunak, baina egia esan sormenak ez dauka mugarik eta osagaiak gustokoak badira, nahasketa gustokoa izatea izango da normalena. Hori dela eta, gaur endibia beteak prestatu ditugu. Edozein egunetan jateko aproposak dira baina zer iruditzen gabonetan lehen plater moduan erabiltzen baditugu? Goxoak, erakargarriak eta guztiz nutritiboak dira. Probatu nahi?

On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango

Osagaiak:

  • Endibiak
  • Atuna
  • Tipula
  • Piper gorri eta berdea
  • Olioa
  • Ozpina
  • Gatza

Nola egin:

  • Lehenik eta behin, endibiak garbituko ditugu.
  • Ondoren txalupa forman jarri eta bertara atuna gehituko dugu.
  • Beste alde batetik, oliozpinua egingo dugu. Horretarako kipula eta piperrak zati txikitan moztuko ditugu eta ontzi batera gehituko ditugu.
  • Nahasketa horri olioa, ozpina eta gatza gehituko diogu eta gure gustora daukagunean endibia eta atunaren gainean botako dugu.

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika