Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Ferrero osasungarriak
Gabonak ate joka ditugu eta gure ingurua gozoz betetzen da. Adibidez nork ez ditu ezagutzen “Ferrero Rocher” bonboiak? Ba hauek gustoko badituzue hemen eskaintzen dizuegu bertsio osasungarri bat. 3 osagai soilik behar dira egiteko eta oso denbora gutxian edonor txunditzeko moduko postrea izango dugu gure eskuetan.
Ea gustatzen zaizuen!
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
- Ur txigortuak, bi taza
- Sei datil
- Txokolate beltza tableta bat
Nola egin:
- Lehenik eta behin, ur batzuk gordeko ditugu eta beste batzuk txikituko ore itsaskor bat bihurtu arte (urren krema ere erosi daiteke).
- Ostean, datilak gehituko dizkiogu eta beste 5 minutuz txikituko ditugu.
- Bitartean, txokolate beltza urtuko dugu maria bainuan eta urtuta dagoenean oreari gehituko dizkiogu 2 koilarakada.
- Dena nahastuta daukagunean, orduerdiz hozkailuan utziko dugu ore solidoago bat izan arte.
- Ondoren, bolatxoak egingo ditugu eta barruan ur oso bat utziko dugu eta berriz hozkailuan sartuko ditugu.
- Bitartean kanpotik jartzeko urrak birrinduko ditugu.
- Gogortxoago daudenea hozkailutik atera eta kanpotik txokolate beltzez bainatu eta fruitu lehorrez inguratuko ditugu.
On eKin!
Harremanetan Jarri
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu.