Arroz bilkariak
Askotan estilo honetako platerak jatetxeetan ikusten ditugu eta etxean egiteko lan handia dutela pentsatzen dugu aurkezpen aldetik lan gehiegi dutela uste baitugu. Baina badakizue zein garrantzitsua den etxean ere gure plateren itxura mantentzea? Eta ez bakarrik kanpoko jendea gonbidatzen dugunean, norberarentzat ere egin behar dira horrelakoak. Eta polit jartzeak ez du esan nahi denbora asko pasatu behar dugunik sukaldean. Plater hau egiteko esaterako 10 bat minutu behar izan ditugu. Eta erakargarria iruditzen?