Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Piper beteak
Piper beteak jatea nahiko ohikoa da etxe askotan baina seguru betetzeko erabilitako osagaiak desberdinak direla. Leku askotan ikusten ditugu bakailuz, haragi birrinduz, txakaz (hotzean jaten badira)… betetakoak. Baina ezagutzen duzue edo jan duzue inoiz guk gaur erakutsiko dizuegun errezeta hau?
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
Piper beteetarako:
- Poteko piperrak
- Kipula bat
- 500g ganba
- 300g perretxiko
- Olo irin koilarakada bat
- Esne edo edari begetal pixka bat
- Gatza
Pikillo saltsarako:
- Kipula bat
- 8 pikillo piper
- 250ml tomate birrindu
Nola egin:
- Lehenik eta behin, ganbak zutiru eta egosiko ditugu, 8 minutuz.
- Egosketako salda gorde egingo dugu.
- Zartagin batean kipula salteatuko dugu eta bertara ganbak eta perretxikoak gehituko ditugu.
- Kolore marroixka hartu dutenean, irina botako diogu eta orea loditzen denean ganben egosketan sobratutako salda gehitzen joango gara.
- Gustokoa daukagunean piperrak beteko ditugu eta prest!
- Gainetik pikilo piper saltsa jartzea nahi badugu, zartagin batean kipula bat, 8 piperrekin salteatu eta 250ml tomate birrindu gehituko ditugu. Bueltak eman eta tomatea irakiten hasten denean irabiagailuan irabiatuko dugu dena saltsa gisa gelditu arte.
- Piperrak dauden lapikora gehituko dugu gero eta bertan utziko dugu piperrak bigundu arte.
On eKin!
Harremanetan Jarri
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu.