Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Garizko ogi integrala
Eta zuek ze ogi kontsumitzen duzue? Egia esan gaur egun ez da batere erraza kalitatezko ogi integral bat aurkitzea, horregatik, aukera bat etxean egitea izan daiteke. Egia esan jende askori ez zaio etxean egitearen ideia asko gustatzen, lan handia dela pentsatzen baitute, baina egia esan ohitura hartzen badugu astean behin denboratxo bat horretan egoteko aste guztian zehar kalitatezko ogi bat jatea ziurtatuta izango genuke.
Animatzen?
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
- 500g gari irin integrala
- 250ml ura
- Legami freskoa
- Gatz pixka bat
- 15ml oliba olio
Nola egin:
- Lehenengo eta behin, osagai guztiak nahastuko ditugu orea uniforme bat lortu arte.
- Orea eginda daukagunean, bolatxo forma emango diogu eta gainean labanarekin mozketa batzuk egingo dizkiogu.
- 2 orduz legamia hazten utziko dugu eta ostean labean sartuko dugu 200ºC-tan 30 minutuz.
- Prest
On eKin!
Harremanetan Jarri
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu.