Kinoa pizza
Eta zuek, zer zarete pizzan anana gehitzea gustatzen zaizuen horietakoa edo gorroto duzue konbinaketa hori?
Eta oinarrian probatu duzue gari irinarekin egindako oreaz gain beste irin batekin egindako pizzarik? Ba hemen duzue aukera paregabe bat. Guk @quinoaplanet instagram kontutik hartu dugu ideia eta ikaragarri gustatu zaigunez hemen partekatzen dizuegu zuok guztiok ere eskuragarri izan dezazuen. Kinoaz egindako orea da, hau da, zereala osorik hartu, birrindu eta horrela lortu daiteke beste modu bateko pizza jatea inungo konplikaziorik gabe. Animatzen zarete probatzera?