Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Oilasko papar betea
Gustatzen zaizkizue oilaskoa, ahuntz gazta, tipula eta kuiatxoa? Agian bakoitza bere aldetik probatu duzue eta gustoko dituzue baina egin duzue inoiz konbinaketa hau. San jakobo estiloko zerbait da, oilasko paparraren barnean gazta, kuiatxoa eta tipula sartuz. Ze garrantzitsua den askotan platerean elikagaia polit jartzea, ahotik jateaz gain begietatik ere jaten baitugu!
Benetan ikaragarria dago!
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
- 2 oilasko papar zati
- Kipula
- Kuiatxoa
- Ahuntz gazta
- Apaintzeko sesamo haziak
Nola egin:
- Lehenengo, kipula juliana eran eta kuiatxoa xaflatan moztuko dugu.
- Ostean plantxan egingo ditugu eta bitartean oilaskoa egiteko aprobetxatuko dugu.
- Oilasko paparra eginda dagoenean, zati bat plater batean jarriko dugu, gainean kalabazina eta kipula kokatuko ditugu eta bero daudela aprobetxatuz ahuntz gazta jarriko dugu hauen gainean.
- Azkenik dena estaliz beste oilasko zatia jarriko dugu eta gainetik sesamo hazitxo batzuk gehituko dizkiogu.
- Prest!
On eKin!
Harremanetan Jarri
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu.