Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Eskarola eta fruta entsalada
Normalean ze barazki erabiltzen duzue entsaladen oinarria osatzeko? Ohikoena letxuga erabiltzea izaten da, nahiz eta badauden aukera askoz gehiago eta gero ta normalagoa den beste mota bateko orri berdeko barazkiak erabiltzea. Gure gaurko aukera eskarolarekin osatu dugu. Zaporez uraza baino zaporetsuagoa eta mikatzagoa da eta jateko eta landatzeko sasoirik egokiena udazkena izaten da. Nutrienteei dagokionez, barazkia izanik mineral eta bitamina ugaritan aberatsa da eta bere zuntz kopuruak asetasun sentsazioa emango digu.
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
- Eskarola txiki bat
- Granada erdia
- Bi baratxuri hagin
- Ozpina
- Olioa
- Gatza
Nola egin:
-
Lehenengo eta behin, eskarola zatitu eta garbituko dugu. Ondoren ura xukatu eta ontzi batean jarriko dugu.
- Gainean granada zuritua botako diogu eta baratxuri hagin bi zati txikitan moztuta.
- Azkenik oliozpinua bota, dena nahastu eta prest egongo da.
-
Plater hau osatuagoa bihurtzeko arrautza batekin, ondoren lekale batzuekin edo haragi edo arrainarekin lagunduta ere jan dezakegu. Baita zerealekin ere.
On eKin!
Harremanetan Jarri
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu.