Olo ahia

Zer gosaltzen duzue? Gailetak, etxean egindako bizkotxoa, txokolatezko zerealak, opiltxoak? Edo nahiago duzue gazia den zerbait hartzea goizetan? Tostadak olioarekin, gaztarekin, tomatearekin?

Hona hemen ideia berri bat! Gero eta ezagunagoa da olo edo beste zereal mota baten ahiak jatea, hau da, esnetan, edari begetaletan edota uretan zereala egosi, bigundu eta gosaritarako hori erabiltzea. Gainera energia eta asetze sentsazio handia ematen digu eta goiz erdian sekulako gosearen eraginez elikagai edo produktu ez osasuntsuak ez jatera bultzatzen gaitu mota honetako gosari bat egiteak.

Probatu nahi?

Osagaiak:

  • 100g oloa malutak
  • 250ml esnea edo edari begetala
  • Kanela pixka bat
  • Gatz pixka bat
  • Anakardoak
  • Masustak

Nola egin:

  • Lehenengo, oloa malutak, esnea edo edari begetala, gatza eta kanela lapiko txiki baten jarriko ditugu berotzen eta maluten likidoa xurgatu arte bueltak emango dizkiogu.
  • Ore lodiaren itxura hartzen duenean, plater edo ontzi batera zerbitzatuko dugu eta esne edo edari begetal pixka bat gehiago gehituko diogu likidotxoago gelditzeko (ez da beharrezkoa).
  • Ondoren, gainean masustak eta anakardoak jarriko dizkiogu eta bero jatea gustatzen bazaigu momentuan jan dezakegu edo bestela hozten utzi.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika