4 tolestura krepa

Adibidez afaritarako aproposa den ideia bat nahi?

Erraza, sinplea eta goxoa!! Barruan edozein osagai konbinazio sartu dezakegu, bai beroa edo bai hotza, eta guk gaurkoan osagai hotzekin egitea erabaki dugu!!

Probatu nahi?

Osagaiak:

  • 1 tortita mexikarra

  • Aguakate laurdena

  • Cherry tomateak

  • Albahaka

  • Gazta krematsua

  • Indioilarra

Nola egin:

  • Lehenengo, osagaiak prestatuko ditugu. Horretarako, aguakatea, indoilarra eta cherry tomateak laminatan moztuko ditugu.
  • Osagaiak prest ditugunean, tako mexikarra muntatzen hasiko gara. Horretarako, takoa lau zati “imaginariotan” banatuko dugu eta erditik izkinara arte mozketa bat egingo dugu (zirkunferentziako erradioa izango balitz moduko mozketa bat) eta bakoitzean osagai bat jarriko dugu (batean gazta, bestean aguakatea, bestean indioilarra eta bestean tomatea eta albahaka).
  • Tolesturak egiten hasiko gara, horretarako mozketa dagoen lekuko takoaren triangelua (lau zatietako bat) hartu eta ondoko zatiaren gainean jarriko dugu, berdina egingo dugu honekin beste aldera tolestuz eta azkenik azkenengo zatirantz tolestuz. Eta horrela triangelu bat osatzen duen lau kapatako tako bat izatea lortuko genuke.

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika