Tortita gozoak
Denbora daukazunean gosaltzeko prestakuntza luzeagoa behar duen zerbait egiteko aprobetxatzen duzun horietakoa zara? Zer nahiago duzu gozoa edo gazia?
Gure kasuan egunerokotasunean gazia den zerbait gosaltzea nahiago dugu baina denboraz bagabiltza eta beranduago gosaltzen badugu, asko gustatzen zaigu gure gosariak gozo ikutu bat izatea. Eta egunero ez baina noizean behin horrelako gosari gozoekin asko disfrutatzen dugu. Gainera, guk presarik gabeko egunetan egingo genituenez, momentu lasaiekin erlazionatzen dugun zerbait dira tortitak eta emozionalki positiboa den zerbaitekin erlazionatzen ditugu.