Kalabazazko donutsak

Osagai gaziz errezeta gozo hau nola egiten den deskubritu nahi? Barazkiei nolako erabilera eman diezaiekegun deskubritzen dugunean, nolako dibertigarria den errezeta desberdinak egitea!

On egin!

Osagaiak:

  • 70g @oraska.ogia ren “Gozoak” irina
  • 180g kalabaza
  • 50g hurrak
  • 20g koko olioa
  • 2 arrautza
  • 100ml ura
  •  5 datil
  • Legami zorrotxo bat
  • Gatza
  • Kanpoko estalkirako: 100g txokolate beltza + koko olio koilarakada bat

Nola egin:

  • Lehenengo eta behin, kalabaza moztuko dugu eta labean sartuko dugu 20 minutuz 180 gradura.
  • Ondoren, datilei hezurra kendu eta bowl batera pasa, urarekin estali eta minutu batez mikrouhin labean sartuko ditugu bigundu daitezen eta birrintzea errazagoa izan dadin.
  • Gero, irabiagailuan osagai urtsuenak irabiatuko ditugu, datilak, arrautza, kalabaza eta koko olioa, eta hau birrindutakoan irina, hurrak eta gatza gehituko dizkiogu.
  • Ore homogeneo bat lortutakoan, moldeetara gehituko dugu eta labean sartuko ditugu 180 gradutan 20 minutuz.
  • Donutsak prest daudenean hozten utziko ditugu eta bitartean txokolate estalkia egingo dugu. Horretarako maria bainuan edo mikrouhin labean txokolate beltza eta koko olioa nahastu eta urtuko ditugu.
  • Amaitzeko, txokolate urtua donutsen gainean gehituko dugu eta hozkailura sartuko dugu estalkia gogortu dadin.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika