“Paninia”
Pizzak, paniniak, wrapak… gustoko dituzue? Guk gaur pizza bati botako geniona bota diogu paniniari edo hobe esanda ogi zatiari eta panini bilakatu dugu. Izatez paninia, ogia erditik moztu eta gainean osagaiak jartzeari deitzen zaio eta Italian du jatorria. Eta egia esan zaporez ikaragarria gelditzen da eta pizzak baino askoz prestaketa labur eta errazagoa dauka.
Probatzera ausartzen zara?