Maskarponezko gailetak

Gaur arte supermerkatura, merkatura, belardendetara joan eta ez dugu kalitate nutrizional handiko gailetarik aurkitu… Egia esan, gailetek funtzio konkretu bat daukate, plazerra eman eta disfrutaraztea, eta hori dela eta horrelako momentuak bilatzen ditugunean jateko aproposak dira. Baina askotan, osasungarriak izango balira moduan saltzen dizkigute, hainbat marketing adierazpen erabilita.

Guk osagai interesgarriak erabili ditugu gaileta hauek egiteko, baina jakina, ez dira gaileta gisa ezagutzen ditugun elikagai horiek moduko gozoak.

Hala ere, probatzera animatzen zaituztegu!!

Osagaiak:

  • 170 gr irin (guk @oraskako gozoen irina erabili dugu)
  • Arrautza 1
  • 60gr Maskarpone
  • 10 abrikot lehortu
  • Legami goilarakada bat
  • Gatz pixka bat
  • %80-eko 40 gr txokolate zatitxotan moztuta.

Nola egin:

  • Arrautzak, abrikot lehortuak eta maskarponea nahastu batidora baten laguntzarekin.
  • Gainontzek osagaiak gehitu (intxaurrak eta txokolatea izan ezik) eta denak nahastu ore homogeneo bat lortu arte.
  • Intxaurrak eta txokolate zatitxoak gehitu eta nahastu ore barruan geratu arte.
  • Bolatxoak egin orearekin eta labeko erretiluan jarri. Zapaldu pixka bat eskuarekin forma borobila galdu dezaten.
  • Labean sartu 180ºC-tara 14 minutuz eta listo.

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika