Etxean egindako “natxoak”
Zer iruditzen zaizue natxoak bertsionatzeko errezeta hau? 🌽🥑Guakamolea egiteko mila errezeta daude eta egia esan zilantro ukitu batekin ere oso ondo geratzen da… baina gure harremana belar honekin… berezia da😅😂. Lehen aldiz Txilen ikasten geundela probatu genuen… eta gorroto genuen, platera jateko gogoa kentzen zigun… Baina pixkanaka pixkanaka ohitzen goaz eta… tira… hurengoan agian guk ere gehituko diogu! 😂
Eta zuk, nola egiten duzu guakamolea?