Barazki brotxetak

Barazkiak aspergarriak direla diote batzuek, baina kontsultan horrelakoak esaten dizkigutenek barazkienganako duten iritzia pure eta barazki egosietan oinarritzen da… Baina da al dakizue zenbat modu dauden barazkiak kozinatu eta jateko? Errezeta hau adibidez oso sinplea da, baina tartean egurrezko makiltxo bat jartzeak, zenbat eragiten duen… Eta helduontzat bereziago bihurtzen badira errezetak ikutu txiki batekin, zer esanik ez haurrentzat!

Probatu nahi?

Osagaiak:

  • Cherry tomateak
  • Txanpinoiak
  • Kipula
  • Koloretako piperrak
  • Olioa eta gatza

Nola egin:

  • Lehenengo osagai guztiei forma karratua emango diegu eta cherry tomateak erditik moztuko ditugu.
  • Ondoren, bakoitzari makiltxoa erditik sartu eta brotxetak prest ditugunean labean sartuko ditugu 10 minutuz 170ºC-ra gainetik olio txorrotada bat eta gatz pixka bat gehituta.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika