Dorayaki gazia

Sukaldaritza udalekuetan egiten ditugun errezetetatik arrakastasuenetarikoen artean egongo litzateke hau. Gozoak edo gaziak izan daitezke barruan sartzen diogunaren arabera. Baina gaur gaziak egitea erabaki dugu, gazta eta indioilarra barruan sartuta.

Probatzera animatu nahi?

Osagaiak:

  • 2 arrautza
  • 250 ml esnea
  • 30ml oliba olioa
  • 200gr gari irin integrala
  • 10gr legami
  • Barruan sartzeko: mozzarella gazta eta indioilarra

Nola egin:

  • Lehenengo eta behin, alde batetik osagai solidoak (irina eta legamia) eta bestetik likidoak (arrautza, esnea eta olioa) nahastuko ditugu.
  • Nahasketa biak prest ditugunean, guztia bateratuko dugu ore homogeneo bat lortu arte.
  • Azkenik krepera edo zartagin antiitsaskor batera olio pixka bat gehitu eta gainea ore kapa fin pixka bat gehituko dugu.
  • Gainean gazta eta indioilar zatitxo bat gehitu, eta ore gehiago botako diogu gainetik.
  • Buelta eman, kozinatu arte itxaron eta listo!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika