Kalabazin kaneloiak

Kalabazina ze errezetatan gustatzen zaizu gehien?

Guk errezeta hau deskubritu dugunetik, hiru gustokoenen artean kokatuko litzateke, kalabazin kremarekin eta pistoarekin batera.

Probatu nahi?

Osagaiak:

  • Bi kalabazin
  • Bi azenario
  • 3 arrautza
  • 200g txanpinoi
  • Tomate saltsa
  • Parmesano gazta

Nola egin:

  • Lehenengo kalabazinak xaflatan moztuko ditugu eta labeko erretilu batean jarriko ditugu olio pixka batekin.
  • Labean sartuko ditugu 20 minutuz 180ºC-tan bigundu daitezen.
  • Bitartean, azenarioa eta txanpinoiak dadotxotan moztuko ditugu eta zartakin batean salteatuko ditugu.
  • Kolore marroixka hartu dutenean, arrautzak gehituko dizkiogu eta dena nahastuko dugu. Azkenik, nahaskera horri tomate birrindua gehituko diogu.
  • Labeko kalabazinak eginda daudenean, labetik atera, hozten utzi eta barnean aurretik egindako nahasketa gehitu eta “kaneloi” forma emango diegu.
  • Gainean parmesano gazta bota eta labean sartuko ditugu 15 minutuz 200ºC-ra.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika