Entsalada gozoa

Entsalada zaleak zarete? Neguan zein udan jaten dituzuen horietakoak zarete edo neguan egiten duen hotzarekin nahiago dituzue jaki beroak?

Eta osagaiak konbinatzerakoan, edozein osagai onartzen dutela pentsatzen duzue edo oso osagai zehatzak botatzen dizkiezue?

Guk gaur fruta eta barazkien nahasketa gazi gozo bat prestatu dugu!

On egin!

Osagaiak:

  • Espinakak
  • Ahuakatea
  • Laranja
  • Itxaurrak
  • Ahabi lehorrak
  • Gazta freskoa

Nola egin:

  • Lehenengo osagai guztiak prestatuko ditugu.
  • Espinakak garbitu, laranja, ahuakatea eta gazta freskoa moztu eta intxaurrak zurituko ditugu. Guri tamaina antzekoetan moztutako zatiak izatea gustatzen zaigu.
  • Azkenik oliozpindu eta prest! Ez dauka misteriorik!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika