Txokolatedun mugcake-a

Arratsalde on!

Nola daramazue urte hasiera? Gu martxan gaude iada!!

Gabonetan normalean baino gozo gehiago jaten ditugunez, hauek pasatakoan izaten duzue gozoa jateko gogo handiagoaren sentsazioa? Askotan azukre kopuru altuak jatera ohitzen denean gure ahosabaia, kostatu egiten zaigu gero aurreko ohituretara bueltatzea.

Guk gaur gosaritarako esaterako egokia izan daitekeen gozo osasungarri baten errezeta egin dugu.

Probatu nahi?

Osagaiak:

  • Arrautza bat
  • Datil bat
  • Irin koilarakada bat
  • Txokolate ontza bat

Nola egin:

  • Lehenengo eta behin, datilari hezurra kendu eta arrautzarekin batera irabiagailuan irabiatuko dugu likido homogeneo bat izan arte.
  • Ondoren, katilu edo edalontzi batera botako dugu nahasketa eta irin koilarakada bat gehituko diogu.
  • Dena koilararekin nahastu eta txokolate zatitxoak gehituko dizkiogu.
  • Azkenik, mikrouhin labean sartuko dugu minutu batez potentzia maximoan eta prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika