Ahuakate eta platanozko tostadak

Jatera ohituta ez gauden konbinaketa bat da. Platanoa ogiarekin hain zuzen ere, ederra gelditzen da zapore kontraste hori!

On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango

Osagaiak:

  • Ogi integrala bi zati
  • Platano heldu bat
  • Aguakate laurden bat edo erdi txikia bada
  • Gainetik botatzeko intxaurrak, urrak eta kañamo haziak

Nola egin:

  • Hasiera batean ogia txigortu.
  • Txigortzen den bitartean, plater batean platano heldua eta aguakatea birrindu.
  • Ondoren ogi baten gainean platanoa eta bestearen gainean ahuakatea jarri. Eta gainetik urra eta intxaurrak lehenengoari eta bigarrenari kañamo haziak bota dizkiogu.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika