Berenjena Beteak

Eta zuek nola jaten dituzue berenjenak? Probatu al dituzue inoiz elikagai desberdinez beteak? Haragi birrinduarekin, oilaskoarekin, barazkiekin, lekaleekin eta nahi dugun guztiarekin bete daitezke, ta kasu honetan barazkiz bete ditugu, gure elikaduraren oinarria barazkiak baitira.

Ea gustatzen zaizuen!

On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango

Osagaiak:

  • Bi berenjena
  • Piper gorri bat
  • Piper berde bat
  • Kipula bat
  • 50g mozzarella gazta
  • Bi arrautza

Nola egin:

  • Lehenengo eta behin bi berenjenak erditik moztuko ditugu eta haragian mozketa batzuk egingo dizkiogu.
  • Ostean labean sartuko ditugu 20 minutuz 180ºC-ra haragia bigundu dadin.
  • Bitartean gainontzeko barazkiak egiten hasiko gara, tipula eta kolore ezberdineko piperrak dadotxoetan moztu eta zartaginean egingo ditugu olio pixka bat erabilita. Baina ez ditugu guztiz eginda utziko ondoren berenjenarekin batera egin ahal izateko.
  • Denbora hori pasata berenjenak labetik aterako ditugu atera, hozten utzi eta haragia aterako diegu. Hau ere dadotxoetan moztu eta beste barazkiekin nahastuko dugu eta zartaginean egingo dugu barazki nahasketa guztia.
  • Bukatutakoan, berenjenen azala barazkitxo hauekin beteko dugu.
  • Gainean nahi duguna jarri diezaiokegu, kasu honetan guk biri arrautza jarri diegu, beste bati mozzarella gazta eta besteari ez diogu ezer jarri.
  • Azkenik gaineko osagaiak guztiz egiteko berriz labean sartuko dugu dena, 15 minutuz 180ºC-ra eta prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Sukaldatzeko ideia berriak nahi dituzu?

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiagorako

© Copyright 2018 - On Ekin nutrizioa eta dietetika