Olo eta kakaozko pastela

Bizkotxo edo opiltxo hitza entzutean, ez osasungarria den zerbait etortzen zaigu burura, baina ez da zertan horrela izan behar. Osagai egokiak = opiltxo egokia!

On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango

Osagaiak:

  • 150g Oloa integralaren irina
  • Hiru arrautza
  • Kakahuete krema koilarakada bat
  • Hiru platano heldu
  • % 100 kakao hautsa pixka bat
  • 100g urrak

Nola egin:

  • Alde batetik irina, arrautzak, kakahuete krema eta platanoak ontzi batera bota eta irabiatuko ditugu.
  • Ore homogeneo bat daukagunean, labera sartzeko ontzira orearen erdia bota.
  • Eta beste erdiari kakao hautsa botako diogu eta dena nahastuko dugu.
  • Ondoren kakaoa daukan orea beste orearen gainera botako dugu eta aldi berean urrak txertatzen joango gara.
  • Hau eginik, aurretik berotutako labera sartuko dugu, 200ºC-tan 30 minutuz.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika