Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Alberjinia laminak onddo beltzarekin
Zuetariko zenbatek uste duzue barazkiak jatea aspergarria dela? Eta sasoian sasoikoa janda bakarrik nekatu egiten zaretela? Baina badakizue elikagai konkretu bat prestatzeko mila modu daudela?
Hona hemen adibide bat. Gaur alberjinien errezeta desberdin bat proposatzen dizuegu. Laminatan moztu eta liburuxka bat izango balitz bezala barrutik bete.
Osagaiak:
- Alberjinia bat
- Tomate bat
- Mozzarella gazta
- Indioilarra %99
- Onddo beltza
- Esnea edo edari begetala 200ml
Nola egin:
- Lehenengo eta behin, alberjiniak laminatan moztuko ditugu.
- Ontzi batean esnea botako dugu eta alberjinia horiek bertan sartuko ditugu eta 15 minutuz edukiko ditugu bertan zapore mingotsa murrizteko.
- Bitartean tomatea laminatan moztuko dugu eta onddoak garbitu eta moztu ostean plantxan egingo ditugu.
- 15 minutuak pasatu ostean, alberjinia ere plantxan egingo dugu eta ondoren liburuxka bat izango balitz bezala muntatuko dugu.
- Azpian alberjinia, gero gazta (berotasunarekin urtzeko), ostean indioilarra, gero tomatea eta gainean alberjinia berriz beste gazta zati batekin.
- Guarnizio gisa onddo beltzak erabiliko ditugu.
- Prest!
On eKin!
Harremanetan Jarri
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu.