Etxeko tomate saltsa
Uda sasoia heldu eta askotan tomate pila batekin aurkitzen gara eta behin baino gehiagotan zaborretara bota behar izaten ditugu gaizki jarri zaizkigulako. Horretarako erremedio erraz bat tomate saltsa egitea da. Elikagaien kontserbazio denbora handitzeko estrategia izateaz gain, plater zaporetsu eta desberdinak prestatzeko trikimailua ere bada.
Animatzen zarete egitera?